Free DVD authoring and burning tool for Linux and Windows

Gida honek DVDStyler erabiliz DVD bat sortzeko urratsak azaltzen ditu.

 

  1. Sortu egitasmo berri bat

    • Hautatu 'Sortu egitasmo berri bat' ongi etorri elkarrizketan edo klikatu berria botoian ( ).

       

       

    • Sartu diskaren etiketa (ordenagailuan bakarrik erakutsiko da).

    • Hautatu zure DVD-aren gaitasuna: 4.7 GB (Geruza Bakarreko DVD-a) edo 8.5 GB (Geruza Bikoitzeko DVD-a).

    • Hautatu bideo heuskarria: NTSC gomendatzen da Ipar Amerikako herrialdetarako eta Japoniarako, PAL besteentzat.

    • Honen ondoren klikatu 'Ongi'.

    • Azkenik DVD menuarentzako izenburua sartu eta eredu bat hautatu ditzakezu.

       

       

  2. Gehitu filma ebakinak

    • Klikatu 'Agiri Nabigatzailea' hegatsa programa leihoaren ezkerraldean.

       

       

    • Nabigatu eta nabarmendu zure filma ebakinak dituen zuzenbidea. Ikur bat erakutsiko da ebakin bakoitzeko zuzenbide zuhaitzaren eskuinean.

    • Arrastatu nahi dituzun ebakinak (ezker-klikatu, heutsi, eta arrastatu) Izenburu-ezarpen Kudeatzailean programa leihoaren behealdera.

       

       

    • Agiri elkarrizketa erabiliz ere gehitu ditzakezu filma ebakinak ( ) edo arrastatuz Windows Explorer bezalako edozein agiri kudeatzailetik.

    DVD-an eskuragarri dagoen tokia erakutsiko da egoera lerroan aplikazioaren leihoko behealdean.

     

     

    Geruza bakarreko DVD-an (4.7 GB) kalitate oneko 126 minutu bideo baino gehiago biltegiratu daitezke (Bideo bitneurria ≥ 4.5 MB/s). 'Berez' hautatzen baduzu bideo kalitate bezala egitasmo-berria elkarrizketan, 126 minutu baino gehiago jarri daitezke baina bideoaren kalitatea berezgaitasunez gutxituko da.

  3. Diseinatu DVD menu bat (aukerazkoa)

    • Klikatu 'Barrenak' hegatsa programa leihoaren ezkerraldean eta hautatu DVD menu barren irudi bat klik-bikoitza eginez irudian 'Barrenak' panelean.

       

       

      Zure barren irudia ere hautatu dezakezu DVD menurako: klikatu 'Agiri nabigatzailea' hegatsa, ireki zure irudi agiria duen zuzenbidea eta hautatu irudia klik-bikoitza eginez.

    • Gehitu menu izenburu bat: eskuin-klikatu Menu Editatzailean, hautatu 'Gehitu', 'Idazkia' eta sartu izenburua. Hornituriko kudeatzaileekin, berkokatu idazkia nahi bezala. Izenburuaren hizkia eta neurria idazki ezaugarri elkarrizketan aldatu daitezke, zeina idazkian klik-bikoitza eginez irekitzen da.

    • Klikatu 'Botoiak' hegatsa programa leihoaren ezkerraldeko hertzean eta txertatu botoi bat (ezker-klika, heutsi, eta arrastatu) botoia Menu Editatzailera arrastatuz.

       

       

    • Editatu botoiaren ezaugarriak (ekintza, izenburua, margoa, hizkia, etab) klik bikoitza eginez botoian Menu Editatzailean eta aldatu ezaugarri egokiak. Amaitutakoan, klikatu 'Ongi' Menu Editatzailera itzultzeko.

       

       

  4. Gorde egitasmoa

    Orain DVD bat itxuratu dago. Klikatu gorde botoia ( ) egitasmoa gordetzeko.
  5. Erre DVD bat

    • Klikatu erre botoian ( ).

    • Amaitutako DVD-a erre aurretik aurreikustea nahi baduzu, mesedez hautatu 'aurreikuspena' kutxatila.

    • Txertatu diska huts bat eta hautatu dagokion grabagailua. Orduan klikatu 'Hasi' erreketa hasteko.

      'aurreikuspena' hautatu baduzu, aurreikuspen bat hasiko da DVD-a sortu ondoren (baina erre aurretik).

       

       

    Mesedez ohartu: DVD-a sortzeko prozesuak ordu asko hartu ditzake.